XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), eta Ferminen eta bere lagunaren arteko harremanak garbiak izan ziren.

Zure semeak beren susmoak esan zizkitenean, zuek ez bazenute zabaldu seme homosexuala zenukatela, gaur egoera hau ez zen egongo zuen artean.

Xabier - Larrebaratza andrea, Jaungoikoak homosexualentzat ez zuen lege berririk edo ezberdinik eman, bere legeak denetzat berdinak dire, denok berdin zaindu behar ditugu.

Larrebaratza andrea, mundu hontan pertsona on asko ezkongai geratu dire, berak nahi zutenarekin ezkontzerik ez zutelako izan.

Pertsona hauek gero lan asko egin dute behartsuen alde.

Sendi baten betebeharrak ez dite lotzen, eta astia daukate ekintza onuragarrietan lan egiteko.

Ferminek ere hori egitea erabaki zuen, baina zuek bere erabakia galerazo zenioten entzute txarra leporatuaz, laguntasuna ukatuaz, nundik biziko zela uste zenuten? Ez al duzue zuek bide txarrera, lapurretara bultzatu?.

Xabier @- Ez, ez, ez, ez zait ondo iduritzen baina zuk bere burua mantendu dezan dirua dirua bidaltzen badiguzu, guk ikusten badugu, ikusten dugunean emango diogu, bitxiak eskatu dizkiogu, baina entzun, poliziari egin diozuten salaketa erretira zazute, kartzelara eraman ez dezaten.

Xabier - Bai, agur. (Telefonoa uzten du).

Iñigo - Motel, hori duk hitzjarioa, Krisostomo deitu beharko dizugu.

Xabier - Ikusten duk polizia zein arin jakinarazo dien ezagutzen dugula? Hori txiroekin ez ditek egiten.

Iñigo - Zer nahi zian? Xabier - Bitxiak, baina nahiko zuritu dutala uste diat.

Telefonoko deia ezin hobeto etorri duk, denak ez diguk gaizki urtetzen.

Iñigo - Fermini esan beharko diok hitz egin dekan.